INORAKO BIDAIA - Arístides Vargas
Gotzon Barandiaran
Beldurrak desadostasuna itotzen duen garaian mendiko herrixka bateko ”Utopia” izeneko tabernan, herritarrak gauero biltzen dira. Zer esan baino zer egin ez jakiteak sortarazten duen isiltasunean murgildurik daude. Piok, tabernariak, egoera berri bat sortu nahian kontrabandozko uhinak irakurtzen dituen irratia erosi eta martxan jartzen du. Entzundako berriek ez dute giroa eraldatzen harik eta “Haizea eta Askatasuna” programa sintonizatzen duten arte. Santurtziko portutik bederatzi iheslari askatasunaren bila abiatu direla entzuten dute, Karmen egunean euskal marinelei eskaintzen zaien lore eskaintza aprobetxatuz. Mendiko herri hartako biztanleak "Utopia" tabernan inprobisatutako Montserrat belaontzian ontziratuz marinel bilakatzen dira, Askatasuna helburu duen bidai kolektiboan abiatuz.
Autore eta zuzendari: Arístides Vargas
Aktore: Marifeli Etxeandia,
Iurgi Etxebarria,
Ainhoa Alberdi ,
Josu Camara,
Maria Alonso
Zuzendariorde eta aktore-teknikaren zuzendari: Charo Francés
Soinu-paisaia, konposatzaile eta interpretazioa: Fran Lasuen, J.L. Silva, Bittor Lasagabaster
Eszenografia: Javier Obregón
Diseinu grafikoa: Albaro
Argiztapena: Javi Ulla
Jantziak eta atrezzoa: Mayda Zabala
Itzulpena eta hizkuntza-egokitzapenak: Gotzon Barandiaran
Eszenografiaren, atrezzoaren eta tresneriaren sortzaileak: Javier Obregón
Teknikari-taldea: Tarima
Argazkiak: Pausa Digitala
Agur berezi bat Montserrat belaontzian itsasoratu ziren bederatzi gizonei eta lehorrean geratu ziren euren emazte, seme-alaba, guraso, anai-arreba eta bestelako senide eta lagunei eta herri osoari, garai batean gure herriak bizi izandakoaren lekuko izateagatik.

Gurekin dira: José Luis y Manolo Algorri Villanueva, José Martín Barinagarrementería Eguzkiagirre, José Luis y José Ramón Bilbatúa Madrigal, Ismael Martín del Rio, Agustín Palacios Lopategi, Félix San Mamés Loizaga y Gregorio Solano Ahedo.
“Inorako bidaia”k, ”La républica análoga” eta “La abuela del limón” antzezlanekin batera, burutu ezinezkoak diren gogoek osatzen duten utopiarekin lotutako antzerki esperientzien trilogía bat osatzen du. Ezinezkotasun honek ez du helburutzat konkrezioa gauzatzea ezta lortu ezinezko desioen burutzea, bai ordea, komunitate bateko gizon eta emakumeen irudimena piztuko duen sua izatea, ezinezkotasunez beteriko errealitate bati aurre egiteko indarra.
Antzerki esperientziak deitzen diegu, antzezlan hauek sormen abiapuntu ezberdinak dituztelako; hala ere, bere izaera hutsalagatik hain zuzen, guztiek bizitzeko lagungarri den irudimenezko unibertso sakona eraikitzeko ariketa utopikoa ardatz daukate. ”La Républica análoga”n, pertsonaiek, haietako baten etxean elkarturik, errepublika errealarekin paralelo funtzionatuko duen beste errepublika bat aldarrikatzen dute, irudipenezko errepublika honek, errealetik aldenduz, ez du erabilpen praktikorik, erreferentzi etiko hutsa baino ez da. Errepublika hau erreala bilakatuko balitz zentzu utopiko guztia galduko luke eta irudimenezko proiektu bezala interesa galduko luke, errepublika errealaren akats berberak errepikatuko lituzke, boterea lortzeko borrokak sortuz eta ondorioz suntsipen egoerak piztuz. Antzezlan hau, Latinoamerikako herrialde batzuen independentziaren berrehungarren urteurrenarekin erlazionaturik dago, eta Hego eta Ertamerikako aktoreak bilduz burutu da.
“La abuela del limón”, Hegoamerikako herrialde batean, duela urte asko, bere biloba galdu zuen amona baten testigantzan oinarrituta dago; garai hartan herrialde horrek muturreko indarkeria egoera jasan zuen. Kasu honetan galeraren konponbide gisa irudimenezko elementua erabiliko da, amonak bere bilobaren irudia sutsu eraikitzen du, hain sutsu ze une batzutan biloba azaldu egiten zaio, ez bakarrik afektuen eraikitzaile moduan, justizia arloan baizik, ordainketa moral moduan. Lan honek Argentinara eraman gintuen, erasotako emakumearekin amonak pasatako infernua berreraikitzeko.
“Inorako bidaia”n, Euskaldun talde batek eginiko bidaian oinarritu gara, hauek 1950eko uztailaren 16an Santurtziko portutik itsasoratu ziren, Mexikorantz. Hemen ere kasu erreal baten aurrean gaude, bidaia hori zenbait artikuluk eta liburu batek kontatzen dute, gaur egun ere senideak, lagunak eta ezagunak bidaia mitikoaz mintzatzen dira eta eztabaidatzen dute, “Montserrat” izeneko belaontzian egindako bidaiaz, muturreko baldintza gogorretan egindako bidaiaz.
Gure lana ez da bidaia gertatu zen bezala islatzea, beharbada “gertatu den bezala”rik ez dagoelako artean. Bizitakoaren subjektibizazioa gertatzen da beti, bizitakoa horrela izan zen, edo horrela bizi izan nuenaren ustea baino ez da? Ez, guri, bidaiak, existitzen ez den leku baten irudizko bilaketaren metafora bezala bultzatzen gaitu. Eta mugitzen gaituena zera da, bidaia norbanako ezberdinen elkargune bezala, bidaia desberdinak: Banako eta talde oroimenaren topalekua.

Link-ak

