Haritzaren Azalera Zehatza

“Haritzaren Azalera Zehatza” norberaren identitatea osatzen duen kulturaren mundura eginiko hastapen-bidaia da; eta Saioa da bidaiaria: neskatila itsu bat, bere itsutasunean barrena bidaiatuko duena inguratzen duen kultur mundua hautemateko. Saioak ezin du bere ingurura ezbairik gabe hor dagoenaren bidez iritsi: ez du bost zentzumenen laguntzarik, iluntasuna du bidaide. Iluntasunean ikusi beharko du, beraz. Horixe da obraren abiapuntua eta paradoxa: garena onartzea, horretarako, inolako ziurtasunik izan gabe.

Autore eta zuzendari: Arístides Vargas
Aktore: Marifeli Etxeandia, Iurgi Etxebarria, Aitor Ormaetxea, Josu Camara, Aiora Sedano, Koko Mujika
Zuzendariorde eta aktore-teknikaren zuzendari: Charo Francés
Soinu-paisaia, konposatzaile eta interpretazioa: Fran Lasuen, Asier Erzilla (akordeoi diatonikoa), Balea (grabaketa)
Eszenografia: Javier Obregón
Diseinu grafikoa: Rosalinda Incardona
Argiztapena: Javi Ulla
Jantziak eta atrezzoa: Rosalinda Incardona, Conchi Maoño, Nati Ortiz de Zarate
Itzulpena eta hizkuntza-egokitzapenak: Uxue Alberdi
Eszenografiaren, atrezzoaren eta tresneriaren sortzaileak: Kukubiltxo, Javier Obregón, Conchi Maoño
Teknikari-taldea: Tarima
Argazkiak: Kinkea Films
Laguntzaile, aholkulari eta maisu: Paco Gonzalez, Rene Baker, Rafael Degar
Eskerrak: Esti, Jose, Andion. CELCIT (Almagro) eta San Agustin Aretoari

 

 

Kukubel 2.0

Behin ardiak zaintzen ari nintzela lamina batek txirula magikoa oparitu zidan. Txirula honen musika entzuten duen guztia, gorputza kontrolatu ezinik, dantzan hasten da. Guzti hau sorginkeriatzat ematen du Mateo Txistu apaiz ehiztariak eta herrian sorgintzat salaturik zazpi burudun herensugearen atzaparretan hiltzera kondenatzen zaiatuko da. Herensuge beldurgarri honekin borrokatu egin beharko dut erabiliaz.

IKUSKIZUN MOETA: Txotxongilo eta animazio Antzerkia
FORMATOA: Kalerako zein barnerako ikuskizuna.
IKUSLEGOA: Adin guztietakoa. Ikuslego familiarra.
GIDOIAREN OINARRIA: Resurrección Maria de Azkuek bildutako ipuin herrikoiak
GIDOI MOLDAKETA: Josu Camara
IRUDI DISEINUAK: Marc Armspach
MUSIKA EGILEA: Bixente Martínez
MUSIKA INTERPRETAZIOA: Oskorri
KANTUEN EGOKITZAILEA: Joseba Etxebarria
HIZKUNTZ EGOKITZAILEA: Karmel Etxebarria
ESZENOGRAFIA: Quim Guixa
TAILERRA: Kukubiltxo, Javier Obregon eta Conchi Maoñoren zuzendaritzarekin
JOSTUNEA: Nati Ortiz de Zarate
ARGI DISEINUA: Tarima
BANAKETA:
ZUZENDARITZA: Jasone Turumbay
AKTOREAK: Marifeli Etxeandia, Iurgi Etxebarria, Koko Mujika, Aitor Ormaetxea
SOINU TEKNIKARIA: Josu Camara
ARGI TEKNIKARIA: Tarima

GUNE ESZENIKOA
Neurriak:
Zabalera 12,00 m.
Sakonera 12,00 m.
Altuera 6,00 m.

 

 

DIR DIR

Behin bazen mundu ilun iluna, zeinetan isiltasunaren burrunba bazter guztietara hedatzen zen. Isiltasunaren Erresuma Beltz hartako nagusia Iluna zen. Argitxo izan zen Ilunari aurre egiteko ausardia izan zuen lehena eta espazio beltzean argi tanta bat kokatu zuen, berarekin batera lehenengo ahotsa, lehendabiziko zerbait esateko modua.

Iluna konturatu orduko, espazio beltza soinuz eta distiraz jantzirik zegoen. Hizkuntzen Unibertsoa sortua zen.
Argitxo eta Dir-Dir, bere txinparta laguna, poz gozoa hartu zuten Hizkuntzen Unibertsoa nola ari zen zabaltzen ikustean eta argi tanta guzti haietatik bat aukeratu zuten zaintzeko, jagoteko. Euskaldun mundua argitzen zuena zen. Dir-Dirrek jakin bazekien hizkuntza guzti haien argiaren indarrak bere barneko distira handitzen eta edertzen zuela.

Baina, modu berean, bazekien ere Ilunaren erasoaren poderioz hizkuntzetatik bakar batek argia galtzen bazuen edo isiltzen bazen, bere distira ere ahuldu egingo zela gaixotu arte. Horregatik, Argitxo eta Dir-Dirrek Euskararen argia sutsuki zaindu dute orain arte eta etorkizunean zuen laguntzarekin bere horretan jarraituko dute.

Gure istorio honetan, Argitxo eta Dir-Dirren gidaritzapean, Hizkuntzen unibertsoaren sorrera ikusiko dugu, unibertso horretatik Euskaldun mundua argitzen duen argia aukeratuko dugu eta urte eta mendeetan zehar bizirauteko mantendu duen bere barne sua ezagutuko dugu. Berdin etorkizunean egunez egun gaurkotuta bizirik irauteko erabili beharko duen indarra aztertuko dugu. Azkenik gure aldetik hartu behar dugun konpromisoari hitz emango diogu.

EKOIZPENA: KUKUBILTXO Antzerki Taldea S.C.L.
EHIK-rekin elkarlanean
IKUSKIZUN MOTA: Txotxongilo eta objektuen animazio antzerkia.
IKUSLEGOA: Publiko familiarra. Egokien 5 urtetik aurrera.
FORMATOA: Barne ikuskizuna aretoetan egiteko.
AUTOREA: Josu Camara
Iurgi Etxebarria
MUSIKA EGILEA: “HUTS”
IRUDI DISEINUAK: Haritz Larrinaga
TAILERRA KUKUBILTXO: Javier Obregón
Conchi Maoño
ZUZENDARITZA: Josu Camara
AKTOREAK: Mari Feli Etxeandia
Iurgi Etxebarria
Aitor Ormaetxea
TEKNIKARIA: Javier Obregón

Eszenatokiko neurri minimoak:
Zabalera 6,5 m.
Sakonera 4,5 m.